Logo cabecera turdaibai

AURKEZPENA

Urdaibaiko Turismo Iraunkorreko Elkartearen izen komertziala da Turdaibai. Eskualdeko turismoaren inguruan lan egiten dugun enpresetako ordezkarien elkartea gara.

Urdaibaiko turismo profesionalaren sektorea kezkatuta zegoen gure negozioen eta eskualdearen bilakaerarengatik. Kezka horrengatik sortu zen elkartea.

  Hutsune bat sumatzen zen eta turismoarekin lotutako ekintzen koordinazio falta zegoen. Hori dela eta, Elkartearen sortzea bultzatu zen.

  Horregatik, turismoarekin lotutako sektore pribatu osoa barnebildu dezakeen elkartea helburu argiekin jaio zen: lankidetza bultzatzeko,eta garapenean, modernizazio bilakaeran eta egungo merkatu turistikora egokitzean elkarrekin parte hartzeko indarrak biltzeko.

  Egunez egun, merkatu turistikoan eskaintzak areagotzen dira eta eskaera aldakorra da. Merkatu horrek, eskualde mailako kudeaketa osoa behar du; baita sektore publikoarekin elkarlanerako esfortzua ere, garapen iraunkorraren alde eta merkatu turistikora egokituta.  

  Elkartearen helburu nagusia, Urdaibaiko eskualdean, turismo iraunkorra eta kulturala sustatzea da, bere irudia Euskal Herriaren baitako helmuga turistiko bezala bultzatuz.